Angel Erro.
JIRA

Txakur merkatua

2021eko irailaren 29a
00:00
Entzun
Joan den astean txakurra (jendea baino) maiteago duen jendeaz aritu nintzen. Lagun batek oniritzia helarazi zidan, euskal erara: mezu pribatu batez eta 'baina' luze batekin. Esker ona (edo traizioa) egin nahi diot bere ekarpena hona ekarri eta nirearekin nahasita. Aurreratuko dut tesia: txakurrak merkalizatu ditugu guztiz. Ados egoteko prest nago. Argudiaketa txakur arrazetan zentratzen da. Modaren arabera agertu eta desagertu egiten dira kalean ikusten ditugun txakur arrazak. Egiaztagarria da. Datuetara jo gabe, denok gogoan izan dezakegu gure haurtzaroan gehien ikusten genituen txakur arrazak eta gaurkoak zeinen ezberdinak diren. Lassie telesailak modan jarritako collieak, garai batean kalean oraindik ikusten zirenak, guztiz desagertu dira. Rex lau hankako komisarioa bezalako artzain-txakur alemaniarra nire haurtzaroko txakurra izaten zen, gaur tantaka ikusten dira. Komuneko paper baten iragarkiko labrador retrieverrek eusten diote oraindik. Nire bikotekideak ere ikusarazi dit auzoan zenbat teckel (euskaraz, saltxitxakur?) dauden. Chihuahuak eta karlinoak gutxitzen hasi dira.

Batek ondoriozta lezake txakur modelo txikiak lehenesten dituela orain merkatuak. Baina zer egin dute marka zaharkituekin?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.