Angel Erro.
JIRA

Giderrak nork

2021eko urriaren 6a
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernua —eta bere buruan Maria Txibite— sostengatzen duen paktua hautsi beharko litzateke, edo gutxienez haustearekin mehatxatu beharko lukete, alderdi sozialistak—eta bere buruan Maria Txibitek— daukan euskararekiko jarrera dela eta? Entzun izan dut baietz. Beharbada arrazoia dute. Marra gorria nonbait jarri behar. Eta ematen du PSNri ez zaiola inporta, gai honetan, UPN bera baino atzerakoiagoa agertzea, erregionalistek euskara meritu gisa behintzat baloratzen zutelako oposizioetan. Sozialisten axolagabekerian dago, nik uste, erantzun posiblearen aztarna. Badakite txarrenean beti aurki dezaketela errua nori bota: tema identitarioari. Hautesleek erraz eros dezaketen argudio irabazlea dela dakite.

Euskaltzaleok hobetsi beharko genuke, hitzarmena haustekotan, ez izatea euskara (orain bezain) babesgabea (edo gehiago) utziko duen eszenario batera joateko. Kontua politikan ez baita izaten duintasuna salbatzea, helburu jakin batzuetara iristea baizik. Hemen Sarasate pasealekuko alderdiak badaki giderrak eskuetan dituela. Nola kendu da kontua. Agian operazioak asmamena beharko luke, hausturarako beste motibo popularrago bat bilatuz edo giderrak beste norbaiti (ustez txarragoari) ematearekin mehatxatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.