Angel Erro.
JIRA

Ostatu Donostian

2022ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun
Joan den astean artikulu bat leitu nuen, egunkari honetan, Arte Ederrak eraikinean egin beharreko Hilton hotelaz, zeina Donostiako 133.a izanen baita; azken sei urteetan hirian 45 hotel eraiki dituztela ere jakin nuen bertan. Horraino datuak, buruan jira eta bira gelditu zitzaizkidanak, ez baita harritzekoa, hain dira zoratzeko modukoak. Jakin-minak zenbait ostatu-plataformatan prezioak kontsultatzera eraman ninduen, kuxkuxeatzeko eta akaso hortaz idazteko hemen.

Ordu txarrean. Orduz geroztik etengabe agertzen zaizkidalako Donostian ostatu hartzeko eskaintzak, oroigarriak eta amuak, prezioak azkenaldian zenbat jaitsi diren azalduta. Hain da handia jazarpena (webgune batean baino gehiago kontsulatu nuen-eta), ezen pentsatu baitut gela baten erreserba eginez baino ezinen dudala gelditu, betiere azken unean bertan behera utz dezakedala aintzat hartuta. Ezeztatzeko asmoa nuenez gero, ez nion xahutuari begiratu. Gelarik luxuzkoena, hirigunetik zein hondartzatik gertu dagoen hotel garestienetakoan, bi lagunentzako.

Gaur (hau argitaratzen den egunean) dut doan kantzelatzeko azken eguna. Dagoeneko hasi naiz beste hotel batean bilatzen. Norbaitek beharko du-eta Donostia desturistifikatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.