Angel Erro.
JIRA

Argi gera dadin

2023ko urriaren 5a
00:00
Entzun
Noiz arte eutsiko diote euskal diputatuek Espainiako Kongresuan euskaraz egiteari? (Katalanek eta galegoek ez bezala) erdia gaztelaniaz eta beste erdia euskaraz eginen zutela agindu baina egunetik egunera gaztelaniara gehiago lerratzen (eta lerratuko) direlako susmoa dut, harik eta, orain esatea modan jarri den moduan «eraginkortasun komunikatiboaren» izenean, egunon-buenosdias teleberritarrera iritsi arte. «Se lo voy a decir en castellano para que quede muy claro, para que no tenga duda», atera zitzaion Mertxe Aizpuruari. Eta pena da, zeren eta, kanpoan ere enteratuko balira, nola atxikiko diogu geure buruari kontatzea maite dugun gezurrari? Zuek ere ongi dakizu zein.

Jon Artanoren txio batean aurkitu dut Leioan «etorkizuneko irakasleei irakasten» ari den Alex Artzelusen aipamena: «Nehor ez da euskaraz ari kurtsoetan, nehor ere!; denek elkarrekilan espainola mintzo dute». Galder Gonzalezek, EAJk eta PSE-EEk lotu berri duten Hezkuntza Lege penagarria hizpide, antzeko kezka agertu du Twitter ohiko hari batean: «Etorkizunean ikasleen irakasle izango direnek ere ezin dute hitz egin euskaraz, nahiz eta bizitza osoa eman duten D ereduan». Beti dugu, noski, euskaraz hitz egin ezina elkarbizitzarako ekarpen gisa saltzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.