Angel Erro.
JIRA

Greben alde

2019ko urtarrilaren 31
00:00
Entzun
Pozgarriak zaizkit, ez dakizue noraino, azkenaldian loratzen hasi diren grebak eta aktibazio soziala, lokartutako kontzientzia, langile kontzientzia, pitz dezaketelakoan. Gertuko langileak ezkor ikusi izan ditut urteetan, eskubideen galeraren aurrean babesgabe eta paralizatuta, baina ematen du berraurkitu dutela eskubideei eusteko bide bakarra aldarrikapena dela, batu eta kalera ateratzea. Azkoiengo baratzetik, itunpeko sareko eskolatik, taxien geltokietatik, hotelen geletatik. Lan eremu bakoitzeko lan baldintzei eustea edo hobetzea beste aitzakiarik ez dute grebek behar. Horregatik, Nafarroako MedikuenSindikatuak deitutako grebari diodan begirunearekin esan nahi dut ez zaidala gustatzena) hura deitzearen xedea (edo desenkusa) mediku eta pazienteen arteko harremana hobetzea dela esatea; b) hauteskundeen garaitik hain gertu egitea, egin nahi duten presioa beste klase batekoa dela susma daitekeelako, batez ere, eskatzen dituzten ratio batzuetara aspaldidanik iritsia bada Osasunbidea; etac) mediku horien lan baldintzekin (eta, zer esanik ez, medikuen eta gaixoen arteko harreman hobea bermatzearekin) zerikusi gutxi duten bestelako aldarrikapenak sartzea, hala nola euskarazko eskakizuna oposizioetatik ezabatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.