Angel Erro.
JIRA

Estrategak

2019ko maiatzaren 31
00:00
Entzun
Urte asko daramatzat txoko honetan (garai batean «ikasturte» esanen nuke, gaur «denboraldi» idaztekotan egon naiz), horregatik Yolanda Barcina edo Roberto Jimenezi buruz idatzi izan ditut ez zutabe gutxi. Ubi sunt? Aspaldian ordezkatu arren, egunotan gogora etortzen zaizkit maiz, eta baita, 2015eko hauteskundeen ondoren, Iruñera lehen aldiz igo nintzeneko sentsazioa ere. Sinetsita nengoen hari buruzko zutabea idatzia nuela, baina ez dut aurkitu. Orduko eta oraingo sentsazioei buruz idazteko asmoa neukan. Bilatu bitartean, horrelakoetan beti gertatzen den moduan, beste zerbait topatu dut. Orduko maiatzaren 27ko zutabea, Xakea izenekoa. Kopiatuko dut, nirea bainoago, Unai Garbisuren gogoetak biltzen nituelako bertan:

«Irudipena dut laster ahaztuko zaigula Nafarroan lortu diren emaitzen ezegonkorra. (...). Ciudadanos UPDrekin hitzarmena egin ez eta banatuta aurkeztu izana, lehenak boto gutxiengatik eserlekurik lortu ez izana, UPNren ziklo beheranzkoa, Podemos alderdi berriaren agerpena, botoak toki askotatik jasoaz, baita analistek erregimenaren alderdiak deitzen dituzten horietatik ere... Matea oraindik urrun da, oso. Eta susmoa dut, hau nire uztakoa da, gurean inor ez dagoela prest peoi bat ere sakrifikatzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.