Angel Erro.
JIRA

Ez da berdin

2019ko urriaren 24a
00:00
Entzun
Mikroekonomiaren eta makroekonomiaren arteko aldea dagoen moduan asmatu beharko genuke mikro- eta makroiritziologiaren arteko marra. Susmoa dut gehiegitan jotzen dugu makroiritziologiara, hots, iritzi absolutu orokortzaileetara; bakoitzak bozkatzen duen alderditik eskuinera dauden beste guztiak faxistatzat jotzera, esaterako. Munduan gertatzen diren arazo guztietarako errezeta berbera. Ñabardurak alde batera. Zoriontsuagoak gara horrelako usteak izanda eta esanda. «Guztiak berdinak dira», botatzen du tarteka gure senide zahar batek, «politikara etekina ateratzera sartuak». Ez dago kontrakoaz konbentzituko duenik, ematen zaion edozein adibide profeziarako baliatzen baitu. Baina ez dira denak berdinak, ehuneko ehunean asebetetzen ez bagaituzte ere, guztian asmatzen ez badute ere. Bartzelonan apustuetxeen sorrera geldiarazteko arauak onartu dituzte. Horrelako bat nahiko nuke hemen, baina alkateak eski pista estalietan du burua. Madrilen gaur Francoren gorpuzkiak ohorezko hilobi laidogarritik ateratzen ari dira, berandu eta etekin politiko handiena bilatuta. Iruñean oso bestela egin zen. Eta behar zuen unean. Hamaika dira adibideak, norabide gehiagotan ere. Ez ditzagun ahaztu egin ez direnak zerrendatzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.