Angel Erro.
JIRA

Bihar

2020ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
Egonen da bihar greba eginen duenik eta eginen ez duenik. Egonen da lanera joanen denik, grebak exijitu nahi dituen helburuekin ados egonda ere; kolore guztietako kontraesanetara ohituta gaude. Bihar egonen da, jarraitzen dudan txiolari batek DBHko ikasle batzuei entzun dienez, «piper egite legala» hartuko duenik. Egonen da bihar honek guztiak azken finean ezertarako balio ez duela uste duenik. Egonen da, itxaropentsuegia izan gabe ere, langile jendeak greba babestea beste irtenbide duinik ez dagoela uste duenik ere. Langile eskubideen historian aurrerapausoak nola eman izan diren, zenbat neke eta sufrimenduren gainean, jakitun izanen denik. Baten bat ohartuko da, eta kezkatuko, atzerapausoak saihesteko egiten hasi direla azkenaldian greba eta manifestazio asko eta asko. Egonen da biharkoaren (eta biharkoa bezalakoen) ondorioak beste batzuek disfrutatuko dituztela ongi dakienik, azken finean grebak inbertsioa direlako, inbertsioa, bai, bai, ez dadila inor hitzarekin beldurtu, aurrekoen greben gainean ari garelako eraikitzen. Egonen da bihar gaizki pasatuko duenik. Egonen da festa moduan biziko duenik. Ez dezagun erraz ahaztu zoriontasuna dela lehen eta azken helburua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.