Angel Erro.
JIRA

Sedukzioaz

2022ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
«UPN kanpora» zioten oihuak entzun ditut sanferminetako jaietan, bi unetan, baina telebistatik. Lehena, txupinazoaren unean. Bigarrena, hurrengo eguneko Curia kaleko irudietan, tertuliakideek istiluei buruz emandako iritzien azpitik. UPN kanpora. Liskarraldian (oraindik) sartu gabe, galdera planteatu nahiko nuke, dena delako alderdi edo alkate (talde) bat nola bidaltzen diren kanpora, esan nahi baita (hala espero dut), nola kargugabetzen den. Modu bat baino gehiago dago; ohikoena, hurrengo hauteskundeetan (beste) gehiengo alternatibo bat osatzea lortzea, zeina esatea baino nekezagoa baita berez. Argitzearren: ez ohi da aski kalean «UPN (edo dena delako alderdia) kanpora» oihukatzea. Lagundu dezake, noski, herritarren artean deskontentu sentsazioa hedatzen. Baina ez da berez batzuek uste dezaketen bezain eraginkorra. Zer esanik ez oihuak indarkeriaren etiketapean sailka daitekeen irudiez lagunduta baldin badoaz. Nahi beste baina argudia daitezke hemen. Kanpoko poliziak, nahi duzuena. Baina kontua, muntakoa, ez da hori. Horrek nora garamatzan baizik.

Gehiengoa zabaltzeko tenorean sedukzio hitzak fama txarra du. Ez baita kontrakoa zurera ekartzea, konbentzitu gabea epeltasunera edo zure kontrara ez jartzea baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.