Angel Erro.
JIRA

Desinteresatua

2018ko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Testu inozoa osatuko dut gaurkoan, normalean bainoago. Desinteresatu kontzeptuak sortzen didan interesaz. Askotan politikari onaren ezaugarritzat aipatzen da. Interes komunaren alde omen daude denak hor. Susmoa hartzen dugu batzuek beste batzuek baino gehiago, baina jolasa horren gainean eraikita dago, bakoitzak interes komuna nola interpretatzen duen eta hura erdiesteko bideak zeintzuk aukeratzen dituen. Gero eguneroko praktikan gezurtatuta ikusi arren.

Estrategiak, askotan, ez gehiengo eta batzuetan ezta gutxiengoaren alde ez dituzte egiten. Lehiakide politikoa deuseztatzeko baizik. Interes orokorra hurrengo agintaldira proiektatuz. Nola ulertu, bestela, kanpoko adibide bat emateagatik, Madril hirigunean Udalak ibilgailuen murriztea hastearekin batera, beste alderdiko gobernu baten eskuan dauden garraio publikoak ere murriztearen erabaki aitortu gabeko baina agerikoa? Noren alde egiten du horrek? Gurean ere, herritarren alde egiten du Nafarroak proiektu sozialetan gastatzeko dituen ehundik gora milioi soberakin horiek beste (joera bateko) gobernu batek herenera murriztu izanak, lehenek inbertsioei etekin politikoa atera ez diezaieten? Bai, egiazki, zutabe inozoa atera zait gaurkoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.