Angel Erro.
JIRA

Gaurko gaitza

2019ko urtarrilaren 16a
00:00
Entzun
Gaur egungo gaitza (beste gauza batez hausnarrean, erreparatu diot, ez galdetu nola) mikroa eta makroa ez bereiztean datza. Hortik eratortzen dira, ez galdetu nola, larritzen gaituzten bestelako gaitz guztiak. Neurri batean gertatzen zaigunaren errudunak bagara, honek, desenfokatze honek, sarbidea ematen diolako, gero, saihestu nahi omen denari.

Makroa eta mikroa. Guztia gerra berdina omen da. Gogortasun eta garraztasun berarekin aurre eginen diegu emakumeen eskubideen kontra jotzen duen lege proposamen bati edo kaleko gizon baten erantzun ezegoki bati. Sarearen distortsioa izan daiteke. Baina jolas horretara jolasten ari gara denok. Neu barne, gehienetan. Eskuin muturrekoaren gorakada hizpide hartu eta zutabegile batek, testua lugorri bihurtuta, Vox, EAJ edo Ciudadanos berdinduko dizkizu, geure ikusmena hiruzpalau pixelekoa baino ez balitz bezala. Ñabartu beharrean, arrazoia emanen diote gehienek, brotxakada lodia helbururen baterako erabilgarria izan daitekeelakoan, norbait esnaraziko duelakoan, iraultza hurbilduko duelakoan. Baina berez eztabaida probesten eta seguruenik jendea anestesiatzenari gara, muturreko jarreren sarbideaerrazten. Ñabardurak bereiztea ez da inoiz alferrikakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.