Angel Erro.
JIRA

Birmoldaketa

2019ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Industriak garai berrietara egokitu eta bere burua birmoldatzeko beharrean egon den modu berean, zenbait intelektualek ere birmoldaketa edo errekonbertsio antzeko bati ekin behar izan diote denboran zehar, haien espezialitateak boladan egoteari utzi izan baldin badio, presentzia eszenikoa galduko ez badute. Gizabanakoek heriotzari nola, intelektualek beldurra diote goiburua utzi eta oin-ohar batean ehortziko duten egunari.

Demagun euskal auzian aditua izan zarela, autoritate handi bat, ia eztabaidaezina, nazionalismoaren zigorra, eta demagun euskal auziaren mediatikotasuna, nolabait esateko, ahuldu dela. Erraza da berez garaipena lirudikeena porrot moduan bizitzea (orain gutxi J. Juaristik ETA zigorrik jasan gabe eta nazionalistak garaile atera direla zioen elkarrizketa batean). Denoi gertatuko zaigu, horixe baitakar urteak pilatzeak.

Intelektualek, dena den, bere burua birmolda dezakete eta, esan dugunez, garai berrietara egokitu, jomuga berri bat aurkitu. Egunotan bi kasu ikusi ditugu. Bata, arestian aipatu Juaristi, komunistek Holokausto nazian parte hartu zutela esanez. Bestea F. Savater laguna, gurean oso ezaguna, Ahal Dugu alderdiari boza eman dioten bost milioi herritar tontotzat hartu berri dituena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.