Angel Erro.
JIRA

Markagailua

2019ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Azken egunetan markagailu bati lotuta nauka jakin-minak, edo morboak, edo amorruak. Tarteka begiratzen dut zenbat jarraitzaile galdu dituen Iruñeko Udalaren gaztelaniazko kontuak Twitterren (oraintsu arte elebiduna zena, baina hizkuntza diskriminazioa burututakoan jarraitzaile guztiekin geratu dena) eta nola hazten doan Iruñeko Udalak elebakarrek euskararen arrastorik ere usna ez dezaten zerotik sortutako euskarazko kontua. Berdinduko ote diren. Funtsean badakit ez dituela alkatea eta bere alderdi eta koaliziokideak nik sinetsi nahi dudan beste gogaituko. Berdindu edo gaindituko balu euskarazkoak gaztelaniazkoa eta hori laidogarria dela erabakiko balute, beti dei diezaiekete komeni zaien hedabide bati edo besteari (Forocoches-en eskaera bota) eta gaztelaniazko kontuak pairatutako (nola esaten da?) troleoari buelta emateko kanpaina abiarazi. Hala egiten ez badute (ikusteko dago) da berez lortu dutelako nahi zutena: iruindar onek, iruindar normalek, iruindar behar bezalakoek euskarazko berbez lohitutako txio sorta ikusi behar ez izatea. Ana Beltran pozik egonen da.

Hor utz nezake esan beharrekoa, baina galdetuko nuke euskal telebistaren hizkuntz bereizkuntzak ez ote duen emaitza bera lortzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.