Angel Erro.
JIRA

Hizkuntzak isilduta

2019ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Bolivia ere itzuli da 1973ra. Fenomeno orokortua da. Baina, eufemismoz, post- edo neo- aurrizkiak jartzen dizkiogu. Berez, kontu zaharra da, hizkuntzak disimulatuta. Hizkuntzak gauza asko isil ditzake. Estatu kolpe bat, esaterako. Kontuaz izan dudan lehen berriak dimisioa aipatzen zuen; eta militarrek bertan jokatutako rola, ia aholkulari dohatsu batzuena. Pentsa, ezkerreko egunkari espainiar batek (eldiario.es-ek) goiburu hau erabili du egoera deskribatzeko: «Boliviako oposizio kontserbadoreak botere hutsunean posizioak hartzera deitu du Armadak Moralesen kontra egindako maniobraren ondoren». Maniobra ariketa militarrei deitzen zaie. Botere hutsuneak egoera neutral, aseptiko eta nahi gabekoa adieraziko luke. Ez dut pentsatu nahi prentsa eskuinekoagoak zer esanen ote duen, nola isilduko duen gertatutakoa. Irudikatzen dut, dagoeneko ez badute egin, Evo Moralesi berehala deituko diotela, hemendik gertu ikusi dugun moduan, «Justiziaren iheslaria» dela eta Mexikon, asiloan hartu duen herrialdean, eramaten duen bizitza guriari buruzko erreportajeak ateratzen hasiko direla, boliviarrei lapurtu diruarekin.

Hizkuntzak konplize egin nahi gaitu. Txarrena da gehiegitan lortzen duela, gure isilean, gure oharkabean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.