Angel Erro.
JIRA

Sozialismoa

2020ko urtarrilaren 3a
00:00
Entzun
Inoiz ez nion horretan erreparatu, baina Eguberria sozialismoaren garaia izan da urteetan zehar. Fikzioan oraindik hala da. Mundua asko aldatu delako seinalea ere izan daiteke. Mezu kristau onbera Marx eta Engelsen Manifestu Komunista bainoago bilakatu duelako kapitalismoak. Begira Bergoglio (esku zartadaren gorabehera alde batera) edo begira Espainian Juan Manuel de Prada idazle eskuindar baino katolikoagoa, iraultzailetzat jotzeko puntuan egoten direnak kapitalismoaren zera txikiena kritikatu orduko. Gabonetako kontsumismoa, egia da, hor dago, baina telebista piztu eta Eguberri giroko edozein filmetako mezuak gizadien arteko komunitate zentzua indartzera datoz, elkartasuna aldarrikatuta. Faltsutasun ustekizuna, egia da, hor dago. Baina azkenaldian ikusten ditudan film eta telesailei darien erretrogustu atzerakoiarekiko kontrasteak arreta piztu dit. Fikzioan ildo gidari batzuk nagusitzen dira beti edo ia beti, gizartearen balore batzuk gotortzeko asmoz. Errebeldia, eutsia edonola, gaztaroaren ezaugarria da, errealitatearekin talka egiten duena. Hori izan daiteke bat. 2020 berri honetan beste film eta telesail batzuk bilatu beharko ditut edo Dickensen Gabon kanta bat bezalakoak gorde urtean zehar ikusteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.