Angel Erro.
JIRA

Krepuskularra

2020ko otsailaren 27a
00:00
Entzun
Euskal literatur sistemaren berezitasunez hausnartzeko aukera izan dut egunotan. Aurretik, beste nonbait, esana nuen gurea bezalako sistema txiki eta ezegonkorrean ez dela hain arraroa liburu gutxiko egileen fenomenoa, lehenengoarekin lor dezakezulako euskal literatur sistemak eskaintzen ahal duen arreta kuota handia. Argitaratzen jarraitzea, berriz, etsipenerako bidea izaten da. Fuerte hasitako idazle asko ilundu bezala egiten dira, literatur karreran aurrera (edo sakonera) egin ahala.

Hor utzia nuen hausnarketa. Korolario moduko bat atera diot. Idazlearen egunsentiaz interesatuta dagoen modu berean, hasi naiz nabaritzen, adinez, beren obraren amaieran dauden idazle jendeari, zahartzarora iritsitakoari, itzala itzultzen zaiola, plazara berriz ekarrita, aitortza eginez, ibilbidearen ilunabarrean. Ez dugu traiektoria berez baloratzen, eustea baizik, irautea. Irudipena dut, behin hilda, ez zaigula asko kostatzen haiek ahaztea, omenduta joan zireneko gogo lasaitasunarekin. Euskal literaturak etorkizuna duela (idazle hasiberriak) eta sendotasuna ere bai (idazle patriarkak) geure buruari sinetsarazi eta munduari erakutsi nahiko bagenio bezala.

Latinak hitz bera darabil egunsentirako eta ilunabarrerako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.