Angel Erro.
JIRA

Eraitsi

2020ko urriaren 15a
00:00
Entzun
Iruñean, Mexiko Hirian bezala, Kristobal Kolonen estatua eraitsi dute ekitaldi sinboliko batean. Navarra Sumakoak lehiatu dira ekitaldian parte hartutakoak gaitzesten eta etorkinen elkarteek jasotzen dituzten dirulaguntzei buruz galderak aurkezten, eskuin muturraren estrategia berrituta, antza, etorkin batzuek parte hartu baitzuten Kolon eta Felipe VI.a Espainiakoaren irudien eraisketan. Dirulaguntzez duten basailutza irudia ezin disimulatuta.

Ez soilik Navarra Sumakoei aholkatuko nieke Puto Mikel izeneko youtuberrak plazaratu duen bideoa, Memoria y estatuas izenekoa, ikusteko. Ordu erdikoa den arren, ez du galtzekorik. Laburbilduta, erakusten du Kolonen irudiaren gorespena XIX. mendeko kontua baino ez dela. Beraz, Kolonen estatua eraitsita zer ari zara gaitzesten? Kolon konkistatzailearen figura bera? Figura horretaz egin den aldarrikapen berantiarragoa? Artelan badaezpadakoa? Gaur irudiari ematen diogun esanahi berriaren aldaeraren bat?

Mikel Herran deitzen da zinez Youtuben Puto Mikel izenaz ezaguna den arkeologo gazte, ardozale eta queer-a. Euskal Herritarra, baina tamalez ez euskalduna. Euskaraz beharresten dudan frikitasuna. Mitoak eraitsiko dizkigun gazte ardozale queer gehiago behar ditugu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.