Angel Erro.
JIRA

Garaikide

2021eko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Historiaz jositako hirietan, tarteka tokirik ustekabeenean, aurki ditzakezu iraganetik zuzenean etorritako zantzuak, zu ere iraganera garraiatzeko ahalmena dutenak. Hiri historiko batean dabilena garai askotan ibil daiteke, denbora makina batean bezala.

Denbora makinak halako arasa edo beribil baten gisa irudikatzen dituzte filmetan, pertsona bat bertan sartu eta beste nonbait edo, hobeto esan, beste noizbait aterata. Baina bat-batean pentsatu dut denbora makinek ez ote zuten sinesgarriago funtzionatuko estaldura jakin bateko telefono antenen moduan. Orduan, irudikatu dut nire hirian hainbat aro historiko gerta litezkeela aldi berean, zonaka. Berez dagoeneko gertatzen denarekiko keinuz betetako eleberri bat bururatzen hasi zait.

Seguruenik ezinen zen auzo historiko batetik bestera erraz zeharkatu. Hiriko garaien arteko itxiera perimetrala egonen zen, diot nik, beti ez badut ere argi nork nahi izanen zuen maizago batetik bestera edo, hobeto esan, noiztik noizera pasatu. Nobela gaizki amaituko zen, noski, besteen baliabideen ustiaketa, izurrite bat (baina ez dakit zer garaitan) eta batzuek garai-borroka asmatuz eta bestetzuek zapalduta.

Egile eskubideak oraindik salgai ditut XIII., XXI. eta XXV. mendeetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.