Angel Erro.
JIRA

Zerbeza guztientzat

2021eko maiatzaren 6a
00:00
Entzun

Garaipena ospatzera atera zenean, Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidenteak tabenario deitu zien bertan bildutako jarraitzaileei eta hedabideen bidez ikusten ari zirenei, iraintzeko inolako asmorik gabe deitu ere, kontrakoa baizik. Ostalaritza itxi nahi ez izana ikurtzat hartu du, jakina denez, eskuineko politikariak. Nahi adina garagardo hartzeko askatasunari irri ere egin diogu. Askatasunaren adiera ezin murritz, berekoi edo indibidualistagoa. Hiru adjektibo horietara eraman nahi izaten ditu herritarrak eskuin neoliberalak. Betiko kontserbatzaileen zorroztasun eta garraztasunik gabe, bizipozezko aldarrien artean baizik.

Horren guztiaren irudia dira kañak (Madrilen hain ongi tiratzen omen dituztenak). Ez da herenegungo metonimia bakarra. «Espainia Madrilen hasten da», bota zuen Ayusok. Ez bere alderdiaren susperraldia edo Espainiako gobernua berreskuratzeko aukera. Horrelako mezuak maite ditu. «Madril Espainia da Espainiaren beraren barruan» ere esan du. Zer esan nahi du? Zaila da esaten. Halako identifikazioa sumatzen da. Haiek dira Madril, haiek dira Espainia. Gainerakoak Espainiaren etsaiak, baina taberna horretatik alde egiteko askatasuna ukatzen dietela. Zerbeza guztientzat, nahi eta nahi ez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.