Angel Erro.
JIRA

Elurrik ez

2021eko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Astelehenean zineman izan naiz. Bikotekideak aukeratu du filma, susmoa dudanez protagonistak edo izenburuak erakarrita. Ez zaigu bereziki gustatu, protagonista edo izenburua alde batera utzita. Ez du berriz elurrik eginen sekula. Lirikoegia aukeran. Filma amaitutakoan, datu sinesgaitz batek pantaila osoa hartzen du: 2025etik aurrera ez du Europan berriz elurrik eginen.

Ez dut datua egiaztatu, baina demasekoa begitandu zait. Aurten bertan erauntsi ederra izan da. Baina, bestalde, jakin badakigu aldaketa klimatikoak halako muturrekoetara jotzen duela. Egun hauetako tximistek, oinazturek eta aire gaiztoek sorburu hori bera dutela pentsatzeko tentazioak ere jo nau.

Esajerazioetan erortzeko arriskua ez da, guztiarekin, hain zabala ere. The Times egunkariak orain egun gutxi batzuk erreportajea argitaratu zuen, iragarriz hurrengo hogeita hamar urteetan bero boladak halako bi izanen direla Iberiar Penintsulan, 50 graduko udaldietara ohitu beharko dugula. Irakurtzeak berak aho lehorra jarri dit.

Aitak aurrekoan esan zidan Andaluziako beroa jasan ezinik ibili zela hara joandako lehenbizikoan, «orain hemen direnak bezalakoa» definitu zuen inpentsan. Egiazki baliteke berriz elurrik ez egitea sekula.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.