Angel Erro.
JIRA

Tarifa berriak

2021eko ekainaren 3a
00:00
Entzun
Argindarraren tarifa berriek gauez bizitzea baino posiblea ez zuen klase sozial baten sorrera ekarri zuten, pixkanaka handitzen joan zena, klase ertain osoa barnean hartzeraino. Lehenagoko kontu asko zaharkituta gelditu ziren. Aberats eta pobreen artean auzoka banatzearen joera utzi, eta orduka erdibitzen hasi ziren, baina emaitza bera zen: elkar ez topatzea. Eguzki orduetan kaleak, oro har, dirudunentzat ziren, zeinak gero eta gutxiagotan saiatzen ziren, lehen bezala, produktiboak zirelako plantak egiten, aisialdira guztiz emanak. Ordu horietan lotan egoten ziren langileak, gailu elektrikoak pizteko izuak hartuta.

Tarifa leizeak handitzen jarraitu zuen. Gauetan telelanari ekiten zioten askok, maiz munduaren beste aldeko konpainia diurnoentzat. Urtaroaren arabera ordutxo batzuez goza zezaketen eguzki izpiez pertsianen atzera erretiratu aurretik, baina ohitura faltak betaurreko ilunak jantzarazten zizkieten.

Hotsa bazebilen tarifa trukaketa osoa zeritzon zerbait gertatuko zela, gaua aberatsei emateko, aldaketa klimatikoagatik egun-argia arriskutsu bilakatzen ari zelako. Batzuek horri iraultza deitzen zioten eta guztiek zain egotea aukeratzen zuten, noiz etorriko, tarifa ustez merkea txintxo ordaintzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.