Angel Erro.
JIRA

Funtsezko rola

2021eko ekainaren 15a
00:00
Entzun
Bihotz erdiragarriak dira zahar etxeetan eta oro har zahar jendearen artean COVID-19ak izandako inpaktua jasotzen duten Emilio Morenattiren argazkiak, aurtengo Pulitzer saria merezi izan dutenak eta egunotan hainbat hedabidetan pantailara ekarri dituztenak. Askoz gutxiago zabaldu da, Pulitzer irabazle ez, baina sari horietan aipamen berezia nork jaso duen. Irudi bihotz erdiragarriak utzi zizkigun berak ere, lehenagotik ezagutzen nituenak eta eragin handia izan dutenak. Darnella Frazier da bera, 17 urteko neska, sakelakoarekin George Floyden hilketa grabatu zuena.

Epaimahaiak azpimarratzen du irudiek poliziaren indarkeriaren aurkako protestak bultzatu zituela mundu osoan eta gogoratzen digutela herritarren funtsezko rola kazetaritzak duen egia eta justizia bilatzeko eginkizunean. Azken esaldi honek ia hunkitu nau, azkenaldian konbentzitu nahi gaituztelako, zigor eta isunekin, polizia bat bideoz grabatzea lanean ari dela edo aktuazio baten argazkiak egitea delituzkoa dela. Egiari eta justiziari beldur dien gobernu batek baino ezin du horrelakorik bultzatu. Komeni izaten da gogoratzea herritar arruntok ere badugula eginkizunik egia eta justizia kontzeptu abstraktu eta hutsak mamitzeko orduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.