Angel Erro.
JIRA

Politika kirolean

2021eko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Aski gogaikarria da kirola —batez ere futbola, jende askorentzat sinonimoak direlako— eta politika ez nahasteko tema. Baina prentsa oneko topiko bat da. Politikarik gabeko ustezko futbola baino politikoagorik gauza gutxi egon arren.

Azkenaldian ortzadarreko koloreak gehitu zaizkio ekuazioari. Badakizue, LGTBIren koloreak, ekainean batez ere, harrotasunaren hilabete delakoan nonahi agertzen hasten diren horiek. Haiek agerian eramatea, gay bandera erakustea, ekintza politiko bat den ala ez. Berez, guztia omen da politikoa. Eta, berez, kolore horien bidez jende zehatz baten eskubide zehatz batzuk aldarrikatzen ditugu. Beraz, politika egitea da.

Baina UEFAk, hainbat eta hainbat erakunde edo enpresak nahiago bezala, aldarrikapen zehatzik gabeko «kausa on» generiko bat izatea nahiago luke. Uste dut espresio hori erabili dutela, kausa on bat. Munduko bakearen pareko zerbait, edertasun lehiaketa batean. Lastima kausa onak betetzera iristeko eskuak zikindu beharra, kontra daudenekin gaizki gelditu, kontrobertsia sortu, diru sarrerak galtzeko arriskuan egon, norbaitekin haserretzeko atakan jarri. Horrelakorik ez egitea, hain zuzen, zerbait egitea ere badelako. Ez preseski balizko kausa on horren alde.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.