Angel Erro.
JIRA

Bazterkina

2021eko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Gaurko zutabean hartuko dudan mintzagaia baztertu nuen hasieran, hortaz dagoeneko aritua nintzelako hemen (inozoa ni uste badut egunero idatzita iritzirik ez errepikatzea posible dela). Gehienetan ez naiz ohartu ere egiten, baina arrazializatutako aktoreek Ingalaterran girotutako drama historikoan parte hartu edo protagonizatzeagatik sortutako eskandaluak hizpide hartu izana oraindik dut gogoan. Beraz, izen bereko telesail berrian Ana Boleynena egiteko Jodie Turner-Smith aukeratu izana kritikatzen dutenak funtsean arrazismoak (eta ez zorroztasun historikoak) mugiarazten dituela esateko, tintarik gastatzeko asmorik ez nuen.

Gerora ohartu naiz salaketa beste bat ere izan daitekeela. Gutxiengoen integrazio buenista hori noraino ez dago nagusi zurien interesek bideratuta?, noraino ez da probokazioa eta jendearen eskandalu erraza edo defentsa (ez hain zaila ere) bilatzen dutena, produktua gehiago saldu eta zabaltzeko asmoz? Ana Boleynen rola edozein arrazatako aktore batek antzeztu ahal duela babestu ordez, ez litzateke hobesgarria beste arrazen, beste kolektiboen, beste protagonisten historiak konta ditzaten aldarrikatzea, eta ez bakarrik (behin eta berriz) metropoli zuriarena, eta haien errege-erreginena?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.