Angel Erro.
JIRA

Legelariak eskuineko

2022ko irailaren 3a
00:00
Entzun
Legelari gehienak kontserbadoreak gara, horrela esan du Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren presidenteak. Ez dirudi gezur handia goi magistraturetan eta letratuen goi postuetan nor dabilen ikusita (Estatuaren Abokatutza Nagusia eskuineko alderdien haztegia da zuzenean). Kontserbatismo honen arrazoia, esaten digu Gonzalez-Trevijano epaileak, haren errua, Zuzenbidearena berarena litzateke, zientzia kontserbadorea omen baita.

Hala da benetan? Ni neu, orain urte asko, zuzenbide karreran sartu izana berez izan zen ekintza kontserbadorea, koldarra ez izateagatik. Beraz, horrela pentsatzera jo nezake. Dena den, espainiar konstituzioaren interpretatzaile gorenaren hitzen atzean beste zerbait dago, eskuinekoen uste orokortu bat: legearen betetzea (eta betearaztea) ideia kontserbadoreei dagokiela, praktikan maiz gezurtatuta ikusten dugun arren. Legearen nolakoa da gakoa, noren interesak babesten dituen, taloari buelta eman nahi diezaioten ala ez ustezko kontserbadoreek. Ez al dira haiek ere orain politikoki ez-zuzenak aldarrikatzen dutenak beren burua?

Honek guztiak ez du kentzen, gertutik ikusi dudanez, zuzenbideko irakasleek gauzak hitzez hitz ulertzera bulkatzea, testutik ez aldentzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.