Angel Erro.
JIRA

Atariko haizea

2022ko azaroaren 22a
00:00
Entzun
Bada adierazpen bat, gutxitan erabili arren, aditzen dudanean zirrara eragiten didana. Norbaiten axolagabetasuna edo zerbait garrantzi gutxikoa dela aditzera emateko erabiltzen da: atariko haizeari baino jaramon edo arreta gutxiago eman. Gaztelaniaz eta frantsesez indiferentzia beste gertakari atmosferiko batekin lotzen da, berriz; euriarekin: «euria aditzen duenaren moduan» edo «ura ahate baten bizkarrean bezala».

Asteburuan gertatu denak esaldiotan pentsatzera eraman nau. Noraino dauden indarrean. Oraindik ez ikusia egiten diogu, etorkizuneko planak egitean, eguraldiak gurean izan dezakeen eragin zuzenekoari. Ezkontza bateko gonbidatuak eta senargaia elurrak blokeatuta gelditu dira Ibañetako mendatean, Orreagara eraman behar zituen autobusak ezin aurrera eginda. Ezin aurrera eginda ibili dira Egipton izan den eguraldiari buruzko nazioarteko gailurrean ere, berotegi-efektuko gasak murrizteko konpromiso irmorik gabe.

Atariko haizearekin (edo kaleko euriarekin) berdinduta, etxean goxo egoteko sentsazioa modu arduragabean orokortu eta egoera guztietara hedatu nahi dugu. Eta ez. Ez genuke atariko haizea entzuten duenaren moduan jardun behar. Etxetzat dugunaren muga mentalak zabaldu ezean jai dugu-eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.