Angel Erro.
JIRA

Posta

2018ko urriaren 13a
00:00
Entzun
Raymond Carverren ipuin bateko pertsonaia banintz bezala, egunero begiratzen dut postontzia. Irekitzen dut, barruan ezer ez dagoela kanpotik ongi ikus badaiteke ere. Postontzikoa, badakit, ohitura bat da, beste garai bateko aztarna, nigan oraindik irauten duena, ia bulkada obsesibo-konpultsibo bat. Postontzia ireki ohi dut kalera irten aurretik eta kaletik itzultzean ere. Normalean emaitza berarekin. Neure burua inoiz psikoanalizatuko banu, argitu beharreko kontu bat litzateke, ez baitut gogoan niri inoiz deus erabakigarririk (maitasun gutunen bat edo) postaz iritsi izana. Agian galtzear dagoen ekintza batean tematzeko puntu nostalgikoa da, denborak eraman dizkidan bestelako gauzen ordezko.

Egiazki, gero eta deusezagoak dira postontziak. Orain gutxira arte, jendeak erdi txantxetan esaten zuen, norbaitek postontzia irekitzen harrapatuz gero, «bankuak baino ez dit idazten», «fakturak besterik ez», hasperen imintzio batekin batera. Horiek ere murriztu dira, bankuek posta kostuak aurrezteagatik. Etxekonekoek atarian erantsi duten oharpenak, esanez gurean publizitaterik onartzen ez dugula, ez du laguntzen. Posta elektronikora behintzat bai iristen zaizkit, oraindik, publizitatezko mezuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.