Angel Erro.
JIRA

Gaur noa Durangora

2019ko abenduaren 10a
00:00
Entzun
Gaur bertan iritsi naiz Durangora, modu metaforikoan. Durangoko Azokara. Liburu-denda bat bilatuko dut, azokondoak jotako herriko kaleetan zehar, oraindik gelditzen bada baten bat. Berez, ongi ulertzen dut liburugintzako jendea, abenduko azoka hain da errentagarria, argitaratzeko erritmoak markatzeraino. Tartekarien gainetik jauzi egin eta beti krisian dagoen industriak ateratzen du garbiago etekina. Ulertzen ditut, halaber, euskal kulturaren inguruan giharra erakutsi edo ikusi behar dutenak: agonikoa izateko lanbidean urteroko itxaropen dosi jendetsu bat ez da gaizki etortzen. Ulertzen dut (sortzaile) jende asko ere, aspaldiko lagunak topatzera doana: Harkaitz Canok, esaterako, Castillo Suarezek orain gutxiko zutabe batean berritzen duenez, dio «badela jendea Durangoko Azokan besterik existitzen ez dena», eta Suarezek gehitzen du berak joatea maite duela «saraoa den aldetik; lagunen arteko hitzordu bilduma bat».

Gaur iritsi naizen Durango metaforiko honetan, berez, edozein herritan, liburu denda batera babestuko naiz (oraindik gelditzen bada baten bat), aldi berean zoriontasunak eta antsietateak jotzen nautela. Zer eginen nuke urte osoan zehar toki hauek gabe? Zer eginen dut egunen batean?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.