Angel Erro.
JIRA

Hurbilketa

2020ko urtarrilaren 18a
00:00
Entzun
Aitortu behar dut pixka bat nahasi nauela euskal presoak Euskal Herrira hurbiltzearen inguruan piztu den polemikak. Arnaldo Otegik salatu du Eusko Jaurlaritza presoen erabilera politikoa egiten ari dela, presoak eta senideak kontsultatu ez dituztela. EAJren inguruko ahotsek argudiatu dute arazo honen konponketa ez dela ezker abertzalearen esklusiba eta giza eskubidearen alde edonork egin dezakeela bere ekarpentxoa. Betiko talka, rol aldaketa azkarrarekin. Euskal Herria Bilduk Pedro Sanchezen azken inbestiduran abstenitu izanaren prezioa presoen hurbilketa ote zen pentsatzera edo, hobeto esan, susmatzera iritsi naiz. Eta EAJk, horren jakitun, tanto politikoa ezker abertzaleari lapurtu nahi izana. Sozialistek, hitzarmen sekretuan, dagoeneko onartu behar badute, irudi dezala lorpena gurea dela. Esan bezala, susmoa besterik ez da, sumindura erreakzioak ulertzeko ahalegin zailean. Beste aukera bat bururatzen zait, sozialisten parte hartzerik gabea: jeltzaleen eta abertzaleen arteko haserrealdia planifikatuta egotea; behin ulertuta Estatuak presoen hurbilketa orokor eta damu beharrik gabea onar dezan modu bakarra dagoela: hala egiteak ezker abertzalea gogaituko lukeela antzeztea. Ez zait besterik bururatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.