Angel Erro.
JIRA

Pornoa

2020ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Orain gutxi lagun batzuekin hitz egin genuen bakoitza nola iritsia zen sexura. Deskubrimendu hitza maiz agertu zen. Ez dakit horretara adinak ala sexu orientabideak eraman gintuen errazago. Deskubritu beharreko sekretua zen sexua; horretarako aztarna gutxi (eta hormona asko) genituen. Aldizkariak bagenituen eta bideoak ere bai, baina zailak ziren eskuratzen. Eskutik eskura edo izugarrizko lotsa pasatuta. Eskerrak ez ginela nostalgikoegi jarri gaur egungo egoerarekin parekatzean. Dena den, geure hitzetatik ondoriozta zitekeen gaur sexua ez dela helduei erauzi beharreko sekreturik.

Batek daki! Guztia aurreratu omen da. Gutariko batek datu batzuk eman zituen (nire ustez asmatuta) zeinen goiz hasten diren gaur egungo gazteak (ez nerabe, zuzenean ume) pornografia ikusten. Gure gabezietatik ezin genituen irudikatu ere egin lasterkeria horrek ekarriko dituen gabeziak.

Honetaz gogoratu naiz Save the Children erakundeak sexu (des)informazioari buruzko txostena atera duela jakitean. Txostenak ez du esaten lehenago ez genekienik. Adinak zuzendu dizkigu. Skolae bezalako programen kontra daudenak ohartuko dira zeinen bakarka utzi nahi dituzten umeak geuri ere kontrolatzea kostatzen zaizkigun eragin toxikoen aurrean?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.