Angel Erro.
JIRA

Dena dago lotuta

2020ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Asteburuak Boliviako herriak iazko estatu kolpeari eman dion erantzunaren berri ona ekarri digu. Demokraziaren aldarriaren atzean ezkutatutakoak egotzi ditu, zalantzarik balego, demokraziaren jardun zuzenak: bozek. Ez da beti gertatzen, baina ederra da ikusteko parada dagoen aldi urrietan. Egunotan egonen da Bolivian hauteskundeak (hain azkar) deitzearen erabakiaz damutuko denik. Galdera da Boliviako eskuinak beste estatu kolpe bat prestatuko duen ala onartuko duen hautetsontzien ahotsa. Boliviako eskuinak edo, agian zehaztu beharko genuke, hartaz baliatu den nazioarteko oligarkiak. Pentsa genezake nabarmenegi geldituko zirela ahalkegabe jokaldia errepikatzeko ausardia balute. Baina ez zen lehen aldia ere izanen. Dena den, egon badaude helburu bera lortzeko bestelako bideak, anbiguoagoak, gordeagoak, hori bai, garestiagoak. Laster egiaztatuko dugu. Bitartean, Boliviako litio erreserbak bereganatzearen ametsa urruntzen ikusten ari den Elon Musk bezalakoek haserre ezin disimulatutakoa erakutsi dute dagoeneko, beste estatu kolpe bat babestearen mehatxua eta guzti. Teslaren akzioak jaitsi dira berehala, eta ez da, noski, jabearen adierazpen kolpistek merkatuetan sumindura piztu dutelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.