Angel Erro.
JIRA

Madril

2021eko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
Batzuetan Madril izena baliatzen dute, metonimiaren ahalmenez, Espainia osoa edo Madrilen dauden Espainiaren erakundeak aipatzeko. «Madrilek hurbilduko ditu 12 preso». Baliabide erretorikoa burura igoko zitzaien madrildarrei, hedabideei batez ere, Madril mahaigaineratzen baitute Estatu osoan bertako arazo eta ezintasunak orokortuz, gainerako guztia, periferia delakoa, desagerraraziz. Aspaldian esana dago Madril zulo beltza dela.

Pasqual Maragall sozialista katalanak Madrid se va izeneko artikulua idatzi zuen justu orain hogei urte. Bi urte beranduago beste bat egin zuen, alzheimerrak jo aurretik, Madrid se ha ido izenburuarekin. Izenburuak paradoxikoak dira inoiz baino presenteagoa dagoelako Madril baita gure hedabideetako programazioan ere. Ez dut argi zergatik den, fokua kanpoan jartzeak hemengo mobidei entzungor egitea errazten duelako (politikari eta kudeatzaile txar guztiak horkoak balira bezala) edo merkeago eta erosoago delako informazio subrogatua zabaltzea.

Egunotan ikusten ari garenarekin ematen du Madril (eta hortaz seguruenik Espainia ere) nekez jo daitekeela herrialde bideragarritzat, bide neoliberaletik pittin bat ateraz gero. Edozein arazok blokeatu egiten du. Eta metonimiaz Madril ez dena ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.