Angel Erro.
JIRA

Lau auzotako

2021eko azaroaren 9a
00:00
Entzun
Iruñerrian bada auzo bat aldi berean lau udal ezberdinena dena. Pixka bat nahasgarria suerta daiteke. Oso denbora gutxian eraiki eta hazitako Erripagaina auzoa Iruñea, Burlata, Uharte eta Eguesibar udaletako lurren gainean eraiki da. Ez du pixka bat balkandar usaina kontuak? Erosketa, beharbada, hiru herritan egin dezakezu, kale pare bat gurutzatuta. Etxe pareko auzokideak udal zergak beste herri batean ordaindu behar ditu. Ez dakit noraino den funtzionala. Zerbitzu desoreka handiak egon daitezke eta.

Inkesta bat abian paratu dute auzotarrei zer izan nahi duten galdetzeko. Udaletxe propioa izateko aukera gailendu omen da. Ezerezetik sortutako urbanizazio berri batentzat, dena den, ehundura asoziatiborik gabe, urrats handiegia iruditzen zait, arimarik gabeko lo-auzo bat izateari buelta ematea ez baita kontu erraza, hain goiz, zerotik hasi behar izanda. Lau buruko munstro gobernagaitz batekoa izatearen oraingo alternatiba ere beharbada ez da irtenbide onegirik.

Aitortu beharra daukat ez ditudala Erripagañan oinak oraindik jarri. Berandu baino lehen arteztu beharreko hutsa. Ez dirudi laborategi txarra pertenentzia sentimendua nola sortu, eratu eta finkatzen den gertutik aztertzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.