Angel Erro.
JIRA

Jitoan

2022ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
Ematen du munduko eskuinak gauzak argi dituela, lezioa ongi ikasi duela, denek zerbait eman behar dutenekoa gutxi batzuek —baina gero eta gehiagok— amore eman dezaten; ematen du elkar hartuta lanean ari direla eskubideak urardotzeko bidean. Poloniak hiruna hilabeteka luzatzen ditu behin-behineko kartzelaldiak, Pablo Gonzalez kazetariarekin egin berri duen bezala, horrela haren kontrako frogarik ez dagoela aditzera ematen badu ere, baina halere ezaxola orokorraren erdian.

Hortik ez urruti, Viktor Orbanek larritasun egoera adierazi behar du Hungarian, Ukrainako gerra aitzakia, horrek emanen dizkion eskumen bereziek botere gehiegikeria ekarriko dutela jakinda, demokrazia itxura minimo bat gordetzeari ere hor konpon eginda. Maskara guztiak kenduta.

Politikari katalanei onartutako indultu haiek berriz auzitara eramanen dituzte berraztertzeko asmoz eta espetxera itzul daitezen aukera ez txikiak sortuz, Espainiako etorkizun politiko posiblearekin bat datorren giroa aurreratuta. Cabacas auzia hutsean itxi du, ustel gainean, Eusko Jaurlaritzak, barne ikerketa eta auzibide diziplinarioari uko eginda.

Amerikako Estatu Batuetan haurtzaroa babesteko gay edo trans hitzak debeka ditzakete eskoletan, baina ez armak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.