Angel Erro.
JIRA

Rosalia

2018ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Egun batetik bestera nonahikoa egin den kantariaren izena, udako kultur eztabaidaren protagonista eta Bilboko MTV galakoa; nire amatxiren izena ere bai. Bitxia da etxeko izen kuttuna mundu guztiaren ahoan entzutea, garaiotako presaz jendea nazkatzeraino ere. Esperimentua egin nahi izan dut sare sozial batean. Ea modaren eraginez norbaitek lehendabizikoan asmatzen zuen amatxik zer izen zuen. Jendeak ulertu du bakoitzaren amonen izenak eskatzen nituela. Gaizki atera zait, baina hunkitu naiz, hainbeste erantzun jaso ditut.

Pantxika eta Maria. Carmen eta Maria Nikolasa. Mikaela eta Puri. Maria eta Sinforosa. Maria eta Justa. Justa eta Gregoria. Justina eta Milagros. Iritsi araberako hurrenkeran. Julia eta Tomasa. Marina eta Isabel. Maria eta Maria. Anttoni eta Joxepa. Juanita eta Fabina. Fermina eta Josefina. Pilar eta Maria Teresa. Maria eta Maximina. Encarna eta Emilia. Rosalia eta Modesta. Damiana eta Felipa. Ixabel eta Carmen. Saturnina eta Ixabel. Dolores eta Justa. Joxepa eta Maria Balentina. Ixidra eta Felisa. Maria eta Pakita. Bernardina eta Angeles. Modesta eta Felicitas. Carmen eta Anamari. Iristen jarraitzen dute. Zenbat oroitzapen, ez guztiak halabeharrez eztiak, izenon atzean. Rosalia eta Lucia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.