Angel Erro.
JIRA

Batak bestea ekarri

2020ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Suposatzen dut egunotan normala dela jarrerak muturrera eramatea. Denon artean zehaztu beharko dugu normaltasun berria delakoa zertan datzan eta hori izan daiteke ezaugarrietako bat (bide batez, normaltasun berria gero eta gehiago entzunen dugun esapidea da, hemendik gutxira hitz larrietan idazten hasiko garena eta, esanahiaz hustuta, Erregimen Zahar eta Berriaren arteko aldea adierazteko baliatuko duguna).

Normaltasun Berriak seguruenik ekarriko duen autoritarismoaren gorakadaren adierazgarri batzuk ikusi ditugu. Asko dira poliziak egunotan egin dituen gehiegikerien lekukotasunak (ez beharko luketen beste, Iruñean aste honetan bezala, beren aktuazioen lekukoak saihesteko bide guztiak erabiltzen dituztelako), Kongresuko diputatu batek ere salaketa ilegal bat jarri behar ziotela ere salatu du (ilegala, baimenduta zerbait egiten ari zelako eta baita salaketaren kopia emateari uko egin ziotelako ere). Egoeraren larriak ez du jarrera horiek zuritzen, baina bai errazten.

Beste muturra oharkabeagoan pasatzen da, baina hori ere badago. Batak bestea ekarriko balu bezala. Jendearen itxialdia arintzeko koreografiak edo ikuskizun musikalak prestatzen dituzten agente irribarretsuak. Bata eta bestea sobera daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.