Angel Erro.
JIRA

Dragoi teknikoak

2021eko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Zeinen azkar pasatu den Italian pasatu den guztia. Azkartasuna giltzetako bat izan daiteke. Prestidigitadoreekin bezala. Conte joan da, eta etorri da Draghi.Honen abizenak Dragoiak esan nahi du, horrela pluralean. Badaezpada diot. Abisatuta gaude.

Kontakizun laburrak Matteo Renziren goranahiaz edo ezinikusiaz hitz eginen digu. Berak ireki omen du Italiako krisi politikoa, hain azkar itxi dena. Kontakizun zabalagoek Europako funts ekonomikoak aipatzen dituzte, zeinek kudeatuko dituen. Diruaren jabeek aukeratu dute eta lasaitu dira. Ez da istorio originalegia. Hura entzunda, batek pentsa lezake gorri arriskutsua zela Conte. Ez da hainbeste behar. Lerrokatzetik gutxi aterata ere, jai duzu. Gauza hauek badaezpada ere egiten dira.

Orain teknikoak omen dira funtsak kudeatzeaz arduratuko direnak, erabaki teknikoak hartuko dituztenak. Garai batean tekniko hitzak jendea lasaitzen zuela pentsatzea ere. Tekniko bat izan da DraghiGoldman Sachs inbertsio taldean. Tekniko aritu da Europako Banku Zentralean ere. Lehen ministro teknikoa da orain. Aukeratu dituen ministroak ere teknikoak dira, banketxeetatik eta enpresa handietatik aukeratuak. Pizten duen antipatia ere teknikoa da, neurtua, errentagarria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.