Angel Erro.
JIRA

Belaunez

2021eko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Gaur orrialdeok Blanca Urgellekin konpartituko ditudanez, fabore bat eskatzeko aprobetxatu nahi dut, bere zutabe zoragarri horietako bat belaunei eskain diezaiola. Belaun batean arazoak izan eta mediku kontuetan hasi naizenetik ohartu naiz gehiago fijatzen naizela besteen belaunetan. Inoiz ez nuen uste gorputzaren bestelako gihar eta koskorren gainetik atentzioa emanen niela koadrizeps eta belaunburuei.

Artikulazioak pizten didan interesa ez da bakarrik erotikoa, filologikoa ere bai. Euskarazko hitza nondik datorren, eta baita leinuarekin berdintzen duen adiera ere. Buruan ibilita ere ez dut ikusten belaunetik belaunaldira nola igaro den. Corominesek esana aurkitu dut: aragoieraz eta frantses zaharrean belaunak esanahi hori ere bazuela, latinezko genuculum txikigarritik. Jatorria izan daiteke aitek seme-alabak nola aurkezten zituzten, belaunen gainean. Beste toki batean ikusi dut emakumeak belaunetan jarrita erditzeko ohitura bazegoela.

Gero, Urgellek maiz egiten duen bezala, azken lerroak baliatu nahi ditut gaurkotasuneko gai batekin lotura egiteko. Garbitzaileen greba aipatzeko eta babesteko, adibidez. Mende luzeetan andreek belaunez egin duten lanaren baldintzak hobetzeko zutik eta irmo eskatu behar da-eta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.