Angel Erro.
JIRA

Espioi inplizitua

2021eko apirilaren 15a
00:00
Entzun
Aspaldian, 2015eko ekainaren 5ean idatzitako Amona inplizitua izeneko zutabean, Ramon Saizarbitoriaren «Zer gertatzen zaizue euskaldunei?» galdera errepikariari zera gehitu nion: «Zer gertatzen zaigu euskaldunoi amonekin?». Urteak igarota, horren aldaera espainiarra aurkitu dut: Zer gertatzen zaie espainiarrei espioiekin?

Hegoaldeko zinema aretoetara iristen diren filmen izenak nola itzuli erabakitzeko ahalmena dutenek behintzat tema berezi bezain ulergaitza dute espioiekin. Kasualitatez jakin dut aurtengo ekainean estreinatuko dutela gurean Il cattivo poeta izeneko filma (Poeta txarra edo gaiztoa), Gabrielle D'Annunzio idazleak faxismo historikoarekin izan zituen flirten inguruan. Gaztelaniaz El poeta y el espía izenburua jarriko diote. Gogora ekarri dit orain gutxi gauza bera egin zutela gaztelaniaz Roman Polanskiren J'accuse filmarekin. Zolaren erreferente (baita hegoaldean ere) ezaguna albo batera utzi eta, auskalo zergatik, El oficial y el espía deitu zuten, Dreyfus kasua baino Richard Gereren drama erromantiko bat akordura ekarrita.

Ez dira kasu bakarrak. Ekainean ere estreinatzekoa den The Courier filmari El espía inglés jarriko diote. Amonekin banuen teoria bat. Honekin guztiz nago nahasita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.