Angel Erro.
JIRA

Kontu jakin asko

2021eko apirilaren 20a
00:00
Entzun
Berrogei bat urte igaro dira dagoeneko Gernikako Estatutua onartu zenetik. Berrogei bat urte espetxe eskumena eskuratu ahal izateko EAEko gobernuak. Jakina denez, eskualdatzeko falta diren eskumen ugarietatik bat. Zutabe honetan gauza jakin asko agertuko dira. Ez dut originala izateko inolako beharrik.

Mundu guztiak dakizkien gauzen artean, aipa genezake estatutuak aitortutako eskumenak bahituta egotearen arrazoia dela negoziatzeko eta konpontxoak egiteko baliatu dituela estatuak. Gernikako Estatutua sakratua da eta Espainiako Konstituzioa bezain ukiezina espainiar politikari eta hedabideentzat, bere osotasunean bete ez arren, edo agian horrexegatik, guztiz betetzeko asmorik ez dagoelako. Bada, ongi, antza denez, aurten iritsiko da espetxe eskumena (beste hirurekin batera) azkenean. Beste kontu jakin bat zen ez zela zarata atera gabe etorriko. Madrilgo hauteskunde kanpainan erabiltzen hasi dira. Presoak askatzeko edo are saritzeko bidea delakoan. Agian ez du hainbeste jendek jakinen beste autonomia erkidego batzuek ere eduki badaukatela espetxe eskumen delakoa.

Argi dago kontua ez dela zertarako eskubidea duzun, nor zaren baizik, susmagarrietakoa zaren, aitor diezazuten ala ez. Ez naiz bakarrik eskumenez ari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.