Angel Erro.
JIRA

Zebra bidean

2022ko urtarrilaren 26a
00:00
Entzun
Zauden hiri edo herrialdearen arabera, autoek zebra bidean oinezkoei pasatzen uzteko ehunekoak aldatu daitezkeela pentsatu izan dut beti. Oker gogoratzen ez badut, Gasteiza bizitzera joan nintzenean harritu ninduten gauzetako bat kotxeek oinezkoentzako pasabideak gutxiagotan errespetatzen zituztela izan zen.

Bestela, kotxe gidari bakoitzaren nortasunari egozten diogu zirkulazio arau jakin horren betetzea. Horri beste topiko bat gehitu ohi zaio: normalean aski zuhur eta koitadua den jende askok bolantean oso bestela joka dezake, inoiz susmatu gabeko oldarkortasuna azaleratuta. Non ari da benetako ni erakusten? Nago, ahula nola tratatzen duzun, hori dela zure benetako ni. Eta ibilgailuen eta oinezkoen artean argi dago ahula nor den, nork duen galtzeko gehien, nor den hiriek pribilegiatu eta lehenetsia. Zebra bideetan gelditzea, obligaziorik gabe, adeitasunezko kontzesio moduan ikusten dute gidari askok. Azken finean, kalea berea da. Nork ukatuko du hori?

Ikerketa baten arabera, kotxeak zenbat balio duen, horrek ere eragiten du gidariak oinezkoekin nola jokatzen duen. Autoaren prezioan igotzen den 900 euro bakoitzeko, zebra bidean gelditzeko aukera %3 jaisten omen da. Ez da intuizioz susmatzen ez genuen ezer.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.