Angel Erro.
JIRA

Bizpahiru aldiz

2022ko uztailaren 14a
00:00
Entzun
Historia eta istorioak errepikatu egiten dira. Ez dakigu, baina, zer norabidetan. Karl Marxek uste zuen aldea egoten zela lehen alditik bigarrenera, barregarritasunera lerratzen baitziren gertaerak. Halaxe dela pentsatzeko, memoria eduki behar. Jendeak, berriz, gauzak lehen aldiz berari gertatzen zaizkiola sinetsi ohi du. Orain, Espainian, azaleratzen ari den estolda lan zikin eta zigorgabearekin (non poliziak, politikariak eta epaileak kapazak baitziren alderdi politiko baten kontrako froga faltsuak sortu eta haizatzeko) Podemos ingurukoak asaldatuta daude, horrelakorik, horren larririk, inon gertatu ez delako tonuan gehienak, baina sare sozialetan txiolari katalanek irri egiten diete orain urte batzuk mugimendu independentistaren kontra instalatutako estolderia gogora ekarriz, harik eta azken hauei euskaldunen batek horrelakoak askoz lehenagotik datozelako oharra egiten dien arte, batzuetan adibide eta guzti.

Betiereko itzulera honen adibideetako bat batzuk dagoeneko Altsasu Bi deitzen hasi diren Kuria kaleko kasua izan liteke. Edo lakio urdinaren berrerabilpen politikoan. Historia eta istorioak bitan (edo bizpahiruzpalautan) ez direlako berez errepikatzen, norbait horretara ahalegintzen ez bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.