Angel Erro.
JIRA

Atzerapenaz

2018ko urriaren 30a
00:00
Entzun
Eserita nago pantailei begira. Ordenagailua ateratzea erabaki dut. Abisuek diote hegazkina atzerapenaz aterako dela, oraindik onargarria zaidan atzerapenaz, baina, prebentzioz, luzeagoa irudikatzen dudanaz. Ia esaldiro begiratzen diot pantailari, berri eske. Asteburua landetxe batean itxita eman dut poesia itzulpen tailer batean, ofizio bakartia partekatzeko poz arraroaz. Munduari azken egunotan gertatu zaionaz ere atzerapenaz enteratzen ari naiz, luzeagoa izatea axola ez lidakeen atzerapenaz, egunerokora itzultzearen malenkonia arraroaz. Harritzeko baimena eman diot neure buruari, Bolsonaroren garaipenagatik, esaterako, aspaldidanik litekeena bazen ere, nik neuk lehenago horri buruz idatzi arren orrialdeotan. Pertsonaia berri bat dugu antzezlanean, gaizto berri bat, gure etxeko gaixtoak on eginen dituena. Beste bat ateratzear omen da agertokitik. Angela Merkelen alderdiaren egoitza nagusiaren aurretik igaro nintzen busez joan den astean. Beharbada barruan jakinen lukete orain iragarritakoa. Etxeko gaixto bat, Europako hegoaldean bereziki. Nazioarteko atalean hegazkin istripu bat, Indonesian.

Atzeratuta jarraitzen du hegaldiak. Zutabe hau ni baino lehenago iritsiko da etxera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.