Angel Erro.
JIRA

Camilla

2020ko martxoaren 27a
00:00
Entzun
Zer moduz egonen da Camilla Parker? Eginen zioten, behin Charles printzeak positibo eman duela, proba eta isolatuko zuten jauregiko hegal batean, ala senarraren ondo-ondoan egonen da, zainketan, The Crown telesailaren etorkizuneko ataletako gidoilarien lanean pentsatuta? Egia esan, zer gertatuko den ez dakigun arren, aitortu behar dugu kapitulu ederra izanen dela, shakespearetarra ia, bizitza osoa, hirurogeita hamaika urteraino, tronuaren zain egon eta horrela hil beharra. Ama ere ez du lasai hartuko loak Windsorreko jauregian, duen adina aintzat hartuta eta baita martxoaren 12an semearekin egon zelako ere.

Bizi dugun egoerak antz handiagoa du telebistan ikustera ohituta gauden film edo telesail katastrofistena, inork benetan bizi izan duen ezerena baino. Horregatik jende askok dio halako irrealtasun sentsazio batek hartuta dagoela, ezin sinetsita. Normalean ondorioek, gertuko ondorioek, oinak lurrean jarrarazten dizkigute. Eritasuna larrutik bizitzen ari denak badaki hau ez dela txantxa. Besteoi, bitartean, ustez ukiezinak direnak ukituta ikusteak ematen digu, despistatuko bagina, dramaren tamaina eta egiazkotasuna fikzioaren bitartez baino ezagutzen ez ditugun pertsonaiekin. Zer moduz egonen da Camilla?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.