Angel Erro.
JIRA

Plan aldaketa

2021eko uztailaren 2a
00:00
Entzun
Oporretan dira parlamentariak. Egunkarietan politika saila flakatuko da. Ikasturte politikoaren balorazio prentsaurrekoak emanda daude. Euskal Herriko parte honetan, ekuatorea gora eta behera dabiltza, legealdiak bide erdia egina baitu. Horrek, garaion azelerazioarekin areago, esan nahi du irteera lerrorako prestatzen hasi direla. Koalizioak berraztertu, hautagaiak berretsi ala ez.

Hor joko gehien emanen duena Navarra Suma da, momentuz. Koalizioaren barruko alderdi nagusiaren presidenteak UPN bakarka aurkez daitekeelako susmabideak eskaintzen hasi da. Elkarrizketa batean bota du galdera: «Nork esan ahal du UPNk bakarka Navarra Sumak beste eserleku lor ez ditzakeenik?». Nire ustez diskurtso horrekin ekinen diote bakarka hauteskundeei, ez eserleku berberak lor ditzaketelako (bitxia da helburua bere horretan gelditzea baino ez izatea), ikusteko baitago, baizik eta lezioa ikasi duelako, bi urteetan zehar analista guztiek seinalatu diotena, hau da, koalizio horrek eragotzi zuen PSNrekin ituna egitea. Planaren bigarren hanka ere elkarrizketa berean iradoki du: EHBildu Geroa Bairen gainetik gelditzeko aukera baliatzea PSN bere aldera behartzeko.

Maia eta Esporrin ingelesez stand-in actors baino ez dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.