Angel Erro.
JIRA

Koloretako izua

2019ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Ikusiko zenuten. Edo entzunen. Brasilgo Emakume, Familia eta Giza Eskubideen ministro berriak, zelako amorruz, zaleen artean aldarrikatu du, aldarrika zitzakeen politika lerro guztien artean, bakarra: mutikoak urdinez eta neskatilak arrosa kolorez janzten direla. Meninos vestem azul e meninas vestem rosa. Orainaldian esana, baina aginteraz jokatua. Ikusiko zenuten eta izutuko zineten, ni bezala. Amorruagatik batez ere. Beldurgarriak baitira, niri behintzat ileak lazten dizkidate, gauzek nola behar duten, araua, hain argi dutenak. Gainerakoen (normalean gutxiengoen) zorionbide urriagoa moztu nahi eta horretan atseginbidea aurkitzen duena. Gozatzen ari baitzen giza eskubideak babestu behar omen dituen ministroa, arrosaz jantzitako mutiko eta urdinez jantzitako neskarik gabeko mundu bat aldarrikatu bitartean. Mundua, ohiko koloretik ateratzea berez, aski gogorra ez balitz bezala.

Ikusiko zenuten Andoaingo Baltasar erregearena ere. Edo entzunen. Hasierako nahasiaren ondoren, hanka sartzearen azalpenak eta barkamen eskeak iritsi ondoren ere, zelako amorruz jarraitzen duten batzuek, beren arrazismoari mozorroa kenduta, izu zuri hori guztia, ez esan hori ere ez dela dardaraka hasteko modukoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.