Angel Erro.
JIRA

Katalan erara

2019ko otsailaren 28a
00:00
Entzun
Utzi beharko nioke Proces-aren epaiketa ikusteari, taxuzko ezer eginen badut. Baina goizean piztu eta, irratia balitz bezala, egunaren soinu banda bihurtzen zait. Neurri batean, suposatzen dut, bertan ebazten ari denak ukituta sentitzen naizelako. Lorea Agirreri leitu berri diot katalanen borroka gurea ere badela, euskaldunena. Horregatik izanen da. Beranduegi deskubritu dugu kataluniartasuna. Elkarrizketa berean haien gizabidea («oso herrialde irakurzalea eta formatua da katalana») eta gurea («hemen baloratzen dugu indarra, indarra eta ekintza») erkatzen ditu.

Auzi batean esandakoa, batez ere akusatua bazara, aldeko emaitza bat lortzera bideratuta egon daitekeela ongi dakidan arren, orain arte politikari katalanek egin dituzten (katalan prozesuaren eta oro har katalan jendearen) bakezaletasunaren aldarri beroek interpelatua sentitu naiz, euskaldun gisa, edo duela gutxira arteko euskal historiaren partalier apal gisa. Joan Tarda lekukoak atzokoan esan du katalan erara nahi ziotela estatuari irabazi, hots,«bortizkeria txikiena ere onartu gabe». Espainiako Gobernuak erabilitakoa nabarmentzeko esan du, noski, baina, ni dramatikoegia naiz eta irratiko kantak ere beti neurera ekartzen ditut.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.