Angel Erro.
JIRA

Aitorpen tazitua

2019ko urriaren 22a
00:00
Entzun
Asteburua pasatu dudan jendartean katalan bat zegoen eta hiru egunetan zehar nire entretenimenduetako bat izan da, euskaldunarena eginez, hots, eskarmentudunarena, hari burbuila zulatzea, oinak lur gainean jarraraztea eta berak elkarretaratze bakoitzaren edo nazioarteko oihartzun bakoitzaren kantoi bueltan ikusten duen independentzia hain azkar etorriko ez dela esatea. Guilty pleasurez egin dut. Kanpoko behatzaile batek edukiko luke zer esana nire jarreraz. Baina, berez, haren hobe beharrean egin dut. Nazio-estatuen indarra eta irmotasuna ez dira inoiz gutxietsi behar. Espainiak, behintzat, ikuslea (kanpokoa zein barrukoa) beti harritzeko abilidade ikaragarria erakutsi du. Ostegunean bertan The Franquist Horror Picture Show berrestreinatu behar dute, hamaikagarrenez.

Asteburu honetan lagun izan dudan katalanari esan ez diodana da, berez, Katalunia dagoeneko independente delako nire uste sendoa. Bertan egon zen atzo Pedro Sanchez eta ez ikusia egin zion katalanen ordezkari politikari gorenari. Espainiako erakundeek Kataluniakoei ez ikusia egite horren azpian badago halako arroztasun aitorpen tazitu bat. Pentsatzen ari naiz Eduardi whatsapp bat idatzi beharko niola hau esanez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.