Angel Erro.
JIRA

Gaur

2019ko azaroaren 11
00:00
Entzun
Astelehen honetan inor gutxik irakurri nahi izango du aktualitatea bertatik bertara jorratzen ez duen (ezin duen) zutabe dohakabe hau, iragan akaso zoriontsuagoan eta itxaropentsuagoan idatzitakoa. Baina erruki zaitezte zuek baino gutxiago dakitenez. Gogoan har ezazue nik oraindik ez dakidala, bestela hemen eginen nuke iruzkina, ultraeskuineko indarraren indarra; oraindik ez dakidala paralisi politikoaren norainokoa; oraindik ez dudala entzun atzo gauean zer alderdiren egoitzaren aurrean militanteek, euforiaz jauzika, bere liderrari eskatzen zioten norekin itunik ez egiteko; oraindik ez dakidala Madrilen nork eman duen, lehen emaitzekin batera, dimisioa (inozoegiak gara iraganeko jendea?); oraindik ez dakidala Navarra Sumak zenbateko indarrez eskatu duen Nafarroako Gobernua bertan behera uzteko; oraindik ez dakidala zenbatek ospatu eta eskerrak eman duten euskaraz telebistetako konexioetan; oraindik ez dudala Katalunian gertatukoaren berri. Zuek, bai. Orain seguruenik, ni bezalakoak bazarete, egoeraren analisiak arakatzen ariko zarete, lasaituko zaituzten irakurketa egokiaren bila. Bihar saiatuko naiz halako bat nik neuk hemendik eskaintzen, norbaitek, nik orain bezala, behartuko balu nork lasaiturik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.