Angel Erro.
JIRA

Baztergarriak

2019ko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Iruñeko Udalak sare sozialetan hizkuntzak banandu eta bereizi ondoren gertatutakoaz idatzi behar nuen, baina Navarra Sumako alkateak euskararen ordenantza berria (berez, zaharra baino zaharragoa, 1997koa baino atzerakoiagoa) aurkeztearen notiziak gaia aldarazi dit. Berehala jarri behar nuen horretara, baina Veneziak eta Boliviak aurrea hartu zioten. Ez nuen uste kontua hain atzeratuta geldituko zenik. Horretaz idatzi nahi nuen larunbat honetan, baina Iruñeko Udalak Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna bertan behera utzi izanak ideia aldarazi dit. Navarra Sumakoek euskarari egindako azken erasoa aintzat hartu beharko nuen, egunean egotera. Baina zaila jarri nahi digute hori ere. Zentsura kasu horri zer eta nola erantzunen jakin aurretik ere, beste notizia batek (seguruenik ez hain larria, guztia esatera) berriz plantearazi dit ez ote nuen horri heldu beharko: Navarra Sumak ez dio Partaidetzaren Arautegiari babesa eman, zeren eta «el texto en castellano tiene términos en euskera que consideramos prescindibles y que impide que el grupo de Navarra Suma vote favorablemente» (gaztelaniaz jatorrizkoan). Ia ahantzita genuen euskaldunak horixe garela haientzat: baztergarriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.